XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amikuzeko lettra

BOZERI BURUZ

Atsegin handirekin ikusi dugu zoin ederki galdegin duzuen bi deputatu-gei eskualdun ezartzea lista bakhotchean. Ederki hori. Bainan gure iduriko ez da hortan gelditu behar.

Eskual-Herria laborantzak bizi-arazten du. Hamarretarik bederatziak laborariak gira. Orduan laborari hekien ororen izenean, galdegiten dugu, deputatu geiak izan diten ez bakharrik eskualdun bainan ere laborari: ez bakharrik ohorezko laborariak, bainan egiazki eta izaitez lur-lanetan ari diren gizonak.

Heiek badakite, eta heiek bakharrik zeren beharra dugun, guk laborariek. Aski zikinduak gituzte jadanik, lur huntako miseria guziak gure gain ezarriz. Bada jadanik aski gizon, laborantza pikhorrik ezagutu gabe, lege egiten ari direnak. Aski hola, edo laborantza akabo!

Horra zertako galdegiten dugun gure deputatuak izan diten ez bakharrik eskualdun, bainan ere laborari.

AMIKUZTARRA.